NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa

Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa

Josep Maria Sertek (Bartzelona 1874-1945) Parisen garatu zuen ibilbide artistikoa. 1921. urtean berak diseinaturiko tailerra eraikitzeko agindua eman zuen, oso jende gutxik zeukan tailer barrura sartzeko aukera. San Telmo Museoan 2012ko otsailaren 11tik maiatzaren 20ra izango den erakusketak, Sertek bere lanak egiteko erabili zuen lan metodo harrigarria erakutsiko digu.

“Modeloaren argazki artxiboa” proiektuak artistaren artxibategi fotografikoaren zati bat azaltzen digu. Zati honen jabea, Leonard Mancini, Serten laguntzaile gisa ibili zen argazki laborategian, aroztegian, fondoen prestakuntzan eta pinturen akaberan. Honetaz gain, Manzini argazki modelo bezala ere aritu zen Serten obra monumentalen ikerketetan. Ikerketa fotografiko hauen bidez, ikusi eta azter daiteke bere lantze prozesua. Honek azal dezake behin betikoa eta sistematikoa den artistaren metodoa, sertiar corpusa formulatzen utziko diona, alegia.

Erakusketa Bartzelonako Centre d’Arts Santa Mònica-n aurkeztu zen 2011an. Orain San Telmon aurkezten dugun erakusketak 19 argazki berri izango ditu ikusgai, museoko elizan ikus daitezkeen mihiseen ekoizpen prozesuarekin erabat loturik daudenak. Guztiak katalogatu eta zaharberritu dira eta lehen aldiz egongo dira ikusgai, horrela, San Telmoko Serten obrari (euskal gizartearen inguruko 11 mihise monumental) interpretazio berri bat emanaz. San Telmoko mihiseekin harremana duen argazki multzoa Echeverritarren Kaperan kokatu da; elizatik sartuz gero, mihiseak eta hauek egiteko atera zituen argazkiak ikus daitezke. Beste zatia, Sakristia Berrian kokatuta dago eta erakusketa osatzen duten 48 irudi biltzen dira bertan. Horien artean, Josep Maria Sertek Parisen, Bruselan, Bartzelonan, Floridan edo Vic-en egindako lanetarako aurrez ateratako argazkiak daude.

Patrocinadores

Erakusketarekin batera aurrerago azalduko diren hainbat jarduera programatu dira: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak eta abangoardia artistikoaren garaiko argazkilaritzari buruzko kurtsoa.

Jarduerak

Bisita gidatuak

  • Programatuak
    Igandeetan, 11:30 gazteleraz, 12:45 euskaraz. Dohainik.
  • Taldeak hitzordua beharrezkoarekin
    Asteartetik larunbatera, 10-25 laguneko taldeak
    Prezioa 3 € (sarrera ez dago barne)
    Adostu beharreko ordutegia. 943 481580, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Familientzako tailerrak

“Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa” erakusketaren inguruko familientzako tailerrek, San Telmo museoko mihiseen egilearen lan egiteko modua era didaktikoan azalduko dute. Jarduera larunbatetan egingo da 17.00etatik aurrera, egutegi honen arabera:

  • GORPUTZ KORAPILATUAK - Otsaila: 11, 25
  • DENOK ESZENARA - Martxoa: 3, 10
  • ARGAZKI BIZIDUNAK - Martxoa: 17, 24
  • HANDITIK TXIKIRA - Apirila: 21, 28
  • PAUSUZ PAUSU - Maiatza: 5 , 12, 19

Ordu t’erdiko iraupena / 5 € familiako / Plaza kopuru mugatuap>

Sarrerak otsailak 1etik aurrera salgai museoko leihatilan

Eskolentzako Bisita-Taillera

  • Hitzordua beharrezkoa
  • Gehienez 25 laguneko taldeak
  • Prezioa: 50 € taldeko (sarrera barne)
  • Adostu beharreko ordutegia. 943 481580, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
A0059438
A0059472
A0059480
A0059496
A0059517
A0059528

Hitzaldiak

Josep Maria Sert y la fotografía, Juan Naranjo, Maria del Mar Arnús.

2012 Otsailak 29, asteazkena

Erakusketaren komisarioak, María del Mar Arnús-ek, “Sert fotógrafo”-ari buruz hitz egingo du eta Juan Naranjok, arte kritikari, historialari eta komisario independenteak, “Expandiendo la visión” izenburuarekin hitzaldi bat eskainiko du, argazkigintzaren erabilera eta funtzioei buruz.

Ekitaldi aretoa / 19:30 / Sarrera librea lekuak bete arte / Gazteleraz

El tiempo de Sert, Isabel Margarit.

2012 Maiatzak 10, osteguna

Historia y Vida aldizkariaren zuzendaria eta París era Misia liburuaren egilea den Isabel Margarit-ek, Serten bizitza pribatuari eta Parisen bizitako giro kulturalari buruz hitz egin du.

Ekitaldi aretoa / 19:30 / Sarrera librea lekuak bete arte / Gazteleraz

Hileko obra. Montserrat Fornells, "Itsas-gizon herria", Josep M. Sert

2012 Maiatzak 6, igandea

Ekitaldi aretoa / 12:00 / Sarrera librea lekuak bete arte / Gazteleraz

Ikastaroa

La fotografía y las vanguardias artísticas (1900 – 1939)

Argazkilaritzaren historiari buruzko ikastaro honek XX mendearen hasieran honen hedapena izango du abiapuntu eta abangoardia artistikoek egindako erabilera jorratuko du.

  • Martxoa : 6-7, 13-14
  • 18:30 - 20:30
  • Irakaslea: Jaime Cuenca (Aisiazko Ikaskuntzen Institutua, Deustuko Unibertsitatea)
  • Prezioa: 40 € (San Telmoko bazkideak: %10 deskontua)
  • Izenematea: 943 481580, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Kopuru mugatua. Izenematea ontzat emango da behin ordainketa eginda.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: