NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Bazterrekoen irudiak

Ikuspegi erlijiosotik begira

2012ko martxoaren 3tik maiatzaren 27ra

Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak Valladolideko Museo Nacional de Escultura-tik datozen deboziozko 34 pieza biltzen ditu, guztiak denbora eta gegografia esparru zehatz batekoak: Aro Modernoko Espainiakoak, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak. Hobeto ulertzeko, lanak lau ataletan banatu dira -Moldakaitzak munduarentzat, Kainen arrastoa, Fuga Mundi eta Emakumeen bizitzak-, bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra emango diotenak, historiarik gabekoen historiari buruzkoa.

Nahiz eta historialariek erakusketa honetan landuko den gaia gogoko izan, Espainiako Artearen Historian eta museoek antolatzen dituzten aldi bateko erakusketetan bigarren mailako gaia izan da. Orokorrean, gizarteri aukera eman zaionean, historian zehar protagonista izan diren dirudunak eta boteredunak izan dira aztergai, errespetagarritasunaren eta duintasunaren hierarkian goran daudenak: Gorteko jendea, errege eta printzesak, mezenak edota goi mailako gizonak. Erakusketa honek proposatzen duen «kulturaren norabide aldaketak» historiaren ezagutza zabalagoa eskaintzeaz gain, euren artean urrun zeuden diziplinen gerturatzea sortu du. Historia «behetik ikusteko» interesak elkartu ditu arkitektura, pentsaeren historia, gizartearen historia eta baita artearena ere.

Bazterrean bizi diren pertsonez beteriko mundu hau erlijiozko artearen bidez islaturik gelditzen da, egoera zailean zegoen Espainian maisuki dokumentatu zena. Urrezko Mendea izan zen kultura espainiarraren momentu oso aberatsa. Kapitalismoaren sorrera, erlijioek eragindako gerrak, hirien hazkundea, Amerikan jarritako itxaropenak, oso konfesionala izango zen Estatuaren eredu berri baten eraikuntza sortzen hasi ziren. Dena den, baztertuak bizi zirenak gero eta gehiago ziren gizarte garaikidea sortzeko ezinbesteko oinarri bilakatu ziren arte -heretiko, prostituta, legardun, judu, indigena, arrotz, eskale, haur abandonatu eta morroiez osatutakoa-.

Erakusketaren diskurtsoari, San Telmon, modu dispertsoan ikus daitezkeen Arte Ederretako aretoetako beste 11 pieza gehitu zaizkio, guztiak bazterrekoen sortaren parte zergatik diren azaltzen duen informazioarekin.

Ordutegia

2012ko martxoaren 3tik maiatzaren 27ra

Asteartetik igandera, 10:00-20:00

Astelehenetan itxita, jaiegunetan irekita

 

 

Tarifak

Astearteetan sarrera doan

Orokorra: 5 €

  • Murriztua (agiriarekin): 3 €. Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela, 65 urtetik gorakoak, familia ugariak, 10 lagun edo gehiagoko taldeak, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteko kideak.
  • Dohainik (agiriarekin): bazkideak, adin txikikoak, langabezian daudenak, ICOM, turismo gidariak, irakaskuntza karneta dutenak eta komunikabideetako profesionalak.
Patrocinadores

 

Hobeto ulertzeko, lanak lau ataletan banatu dira, bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra emango diotenak, historiarik gabekoen historiari buruzkoa, alegia.

I. Moldakaitzak Munduarentzat
[behartsuak, gaixoak, eskaleak, umezurtzak]

II. Kainen arrastoa
[derbesteratuak, juduak, heretikoak, indigenak]

III. Fuga Mundi
[martiriak, mistikoak, ermitauak,]

IV. Emakumeen bizitzak
[birjinak, mojak, prostitutak, ohaideak]

Ikuspegi erlijiosotik begira San Telmoko Arte Ederretako aretoetan

San Telmok, erakusketa honi gehitzen zaion ibilbidea osatu du bere Arte Ederretako Bilduma Historikoaren aretoan. Horretarako, irizpide berari erantzuten dioten 11 lan aukeratu ditugu: arteak marjinalitatea eta bazterketa nola dokumentatzen dituen erakusten duten lanak, alegia.


Jarduerak

San Sebastián

HILEKO OBRA: Figuras de la exclusión, María Bolaños

María Bolaños, directora del Museo Nacional de Escultura

  • Data: Martxoak 4
  • Ordutegia: 12:00
  • Lekua: San Telmo Museoa. Ekitaldi Aretoa
  • Antolatzaileak: San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea, San Telmo Museoa
  • Sarrera librea lekuak bete arte
Nazioarteko Emakumearen Eguna

MAHAI INGURUA: ¿Tiene sentido seguir hablando de género en el arte en el siglo XXI?

Estrella de Diego arte kritikari eta komisarioak, Xabier Arakistain komisarioak eta Carmen Calvo artistak parte hartuko dute, eta moderatzaile gisa Lourdes Méndez, EHUko Arte Antropologiako katedraduna arituko da.

  • Data: Martxoak 8, osteguna
  • Ordutegia: 19:30
  • Lekua: San Telmo Museoa. Ekitaldi Aretoa
  • Sarrera librea lekuak bete arte
Hamaika mila birjinetako baten bustoa (Valladolid-eko Museo Nacional de Escultura)

HITZALDIA: La imagen de las excluídas en el arte, Lucía Lahoz

Lucía Lahoz, Salamancako Unibertsitateko Artearen Historiako irakaslea

  • Data: maiatza(r)en 16-(e)an
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: San Telmo Museoa. Ekitaldi Aretoa
  • Libre, jarleku guztiak bete arte
Hamaika mila birjinetako baten bustoa (Museo Nacional de Escultura)

"Bazterrekoen irudiak" erakusketara bisita gidatua doan

  • Data: Larunbatetan, 17:00, euskaraz, 18:30 gazteleraz
  • Prezioa: bisita dohainik (sarrera ez dago barne)
  • Iraupena: 90 min.
Hamaika mila birjinetako baten bustoa (Museo Nacional de Escultura)

Taldeentzako bisita gidatuak

  • Data: Asteartetik larunbatera, 10-25 laguneko taldeak
  • Horario: Aldez aurreko hitzordua, ordua adosteko
  • Prezioa: 3 € (sarrera ez dago barne -astearteetan sarrera dohainik-)
  • Iraupena: 90 min.
  • Erreserbak: 943-481580, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Hamaika mila birjinetako baten bustoa (Museo Nacional de Escultura)

Eskolentzako Bisita gidatuak

Gehienez 25 laguneko taldeak

  • Horario: Aldez aurreko hitzordua, ordua adosteko
  • Prezioa: 50 € taldeko (sarrera barne)
  • Iraupena: 90 min.
  • Erreserbak: 943-481580, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: