NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sutondoan

Sutondoan erakusketak San Telmo Museoko hogei pieza etnografikoren argazkiak biltzen ditu, gastronomiarekin zerikusia dutenak –eta honetan ezinbesteko elementua da sua–.

  • 2012ko apirilaren 4tik aurrera
  • San Telmo. Gune gastro-kulturala
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Sarrera dohainik

Sua edukitzeko ahalmenak aldaketa handia eragin zuen Gizateriaren bilakaeran. Etxeari lotutako oro suaren inguruan landu izan da mendeetan. Ez da kasualitatea sukalde hitzaren osaera (suaren aldean, alboan, alegia). Sua izan da etxearen arima, eta suaren inguruan garatu izan da bizitza tradizionala, gaur egun arte ia. Jakina denez, gure gastronomia tradizionala osatu duten elikagaiak ere suaren berotan landu dira. Su hori bera ardatz hartuta, San Telmo Museoak aukera paregabea eskaintzen digu gure ondare material zabalaren erakusgarri diren pieza etnografiko batzuk ikusteko, argazkien bitartez. Pieza hauek beste dimentsio bat hartzen dute gastro-kultura espazio honetan, gure tradizioaren eta abangoardia gastronomikoaren artean joan-etorri dabilen dimentsio bat, alegia.

Sua etxeko funtsezko elementua izan da. Suaren garrantziaren erakusgarri, “sua” hitza bera jendea bizi zen etxearen sinonimoa zela esan dezakegu. Horrela, beraz, etxeko sua familia-unitatetzat hartu izan da erroldan. Sua –beheko sua, etxeko biztanleei beroa eta argia ematen ziena– janaria prestatzeko, ura berotzeko eta abar erabiltzen zen, eta etxeko leku nagusian kokatuta egoten zen. Suak etxeari eman dion bizitasunaren erakusgarri, XVI. mendearen amaieran jasotako honako esaera hau dugu: “su bako etxea, gorputz odol bagea”.

Laguntzailea

Bokado-eventos

Argazkiak

Gaztain-burruntzia
Suharria
Txokolate-ontzia

Argazkilaria: Ricardo Iriarte


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: