NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gure gizartearen erronkak

Museoaren Erronkak ildoak gaurkotasuneko gaiei erantzuten die, batez ere pentsamendu eta eztabaida jardueren eta erakusketen bidez. Gizarteak dituen unean uneko erronka handiei bost ardatz nagusitan oinarrituta heltzen die museoak, gaurkotasunak eskatzen zituen beste hainbat gai alde batera utzi gabe. Jarduera horiek ospe handiko beste erakunde batzuekin lankidetzan egiten dira.

Ikusi hemen museoak gai horien inguruan antolatutako jardueren programazioa.

Europa

europa

Gure ustez zer da Europa? Nolako Europa eraikitzen lagundu nahi dugu Euskaditik? Estatuek, nazioek eta eskualdeek zer eginkizun betetzen dute elkartasunak nagusi izan behar duen prozesuan?

Erlazionatutako bideoak ikusi

Kulturartekotasuna

interculturalidad

Azken mendeetan gizarteak bizi-baldintzak hobetu nahi izan ditu zientzian, arrazoian edo teknologietan oinarrituta; hori horrela izanik, hurrengo erronka, hirugarren milurtekoko erronka, giza eskubideak zabaltzea da, arrazaren, hizkuntzaren, erlijioaren edo egoera ekonomikoaren ondoriozko distantzia sozialak murriztuz.

Erlazionatutako bideoak ikusi

Iraunkortasuna

sostenibilidad

Gizartea kontsumista da eta mundua ere erabat industrializatua dago; egoera hori ikusita, energiaren erabilera arduratsuari eta kontrolik gabeko kontsumoari buruzko kezka sortzen hasi da. Gure erronka: egungo ekonomiaren oinarria aldatzea.

Erlazionatutako bideoak ikusi

Berdintasuna

igualdad

Gizarteak gizonen eta emakumeen artean sortu dituen aldeen —alde moral, fisiko, sozial eta kulturalak, besteak beste— garrantzia eta konplexutasuna onartzea dakar erronka horrek, alde horiek desberdintasun bihurtu baitira.

Erlazionatutako bideoak ikusi

Bakea eta Giza Eskubideak

Gure bizikidetzaren etorkizunari bakearen bidez eta Giza Eskubideak errespetatuz aurre egitea da erronka nagusia, baita euskal gizartearen desiorik handiena ere. Nola lagun dezakegu iragan mingarri hori gainditzen, gizarte libre eta adiskidetua lortzeko?

Erlazionatutako bideoak ikusi

derechos-humanos

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: