NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea

100 urte argazki orokorra 3

San Telmo Museoak euskal arteari eskainitako aretoan 100 urte. Modernoa eta /edo garaikidea erakusketa aurkezten du, Peio Aguirrek komisariatua

Arte historikoaren aretoan dauden euskal artearen hastapenetako lanei segida emanez, erakusketa honek joan den mendeko 20ko hamarkadatik gaur egunera arteko aldia hartzen du, sorkuntza garaikideari eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artistei leku eginez.

Hala, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du eta azken urteetan eskuratu duen ondare artistikoa ikusarazten du.

Erakusketa hau aretoaz harago, museoko beste gune batzuetara ere zabaltzen da, hala nola, sarrera, koroa, industrializazio aretoa eta dorreoia.

Peio Aguirre komisarioaren hitzetan:

“Ehun urte, mende bat, denbora tarte nahikoa luzea da ziklo eta garai aldaketez ohartzeko. (...) 1924 aldera, Europako abangoardia artistikoen albisteak bazter guztietara zabaldu ziren. Aldi berean, “euskal artea” definitzeko oinarriak lantzen hasi ziren. Ehun urte geroago, termino hori behin-behineko adierazpen bat baino ez da, eta tokikoa nazioartekoarekin, partikularra unibertsalarekin birlotzeko balio du. Erakusketa honek, San Telmo Museoaren funtsetan oinarrituta, beste erakundeetako piezekin (Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa...), ibilbide ez lineala ezartzen du gure lurralde hurbilenean egindako artearen iraganetik orainaldira arte: Donostiatik Gipuzkoara, eta hortik Euskal Herri osora. Erakusketan, obrei hitz egiten utzi nahi zaie, haien artean loturak eta elkarketak egiten dituen tapiz trinko batean konektatzen."

Jaitsi erakusketaren eskuorria

 

Erakusketa hau espazio honetarako planteamendu berri baten hasiera da. 2 urtetik behin komisario ezberdinak izango dituzten erakusketak aurkeztuko dira euskal artearen eta gure inguruneko sorkuntza garaikidearen ikuspegi ahalik eta osoena emateko.

Explora el arte con zoom


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: