NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

XV. mendeko bonbarda

  • XV. mendeko bonbarda
  • XV. mendeko bonbarda Eibarren
  • XV. mendeko bonbarda Albaolan
  • Museoan dagoen bonbardaren xehetasuna

Artilleriako pieza hau, duen antzinatasunagatik benetako bitxia da, San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean ikus daiteke.

Bonbarda artilleriako oso pieza primitiboa da. XIV.-XVI. mendeetan erabiltzen zuten, eta suzko arma eramangarririk zaharrena dela esan dezakegu. Burdina forjatuzko barra edo xafla luzez eta uztaiz egiten zituzten, eta bi zati zeuzkaten: hodia, jaurtigaia ateratzen zena alegia, eta errekamara, bolbora-karga zeramana. Zati biak soka bitartez lotzen ziren, kanpoaldean zeuzkaten zirgiloak baliatuta. Bonbardari “trumoi” ere esaten zioten, egiten zuen burrunbagatik.

Oso pieza astunak zirela, bonbarda handiak sei tona hartzera hel zitezkeen. Ez zuten irismen handirik, baina botatzen zituzten jaurtigaiak oso eraginkorrak ziren distantzia txikietan. XV. mendearen amaieraz geroztik bonbarden ordez pieza arinagoak erabiltzen hasi ziren.

Jose Antonio Azpiazu eta Javier Elorza historialariek bonbardagile maisuen presentzia aztertu dute, bai barnealdeko herri armaginetan (Soraluze, Arrasate, Eibar) bai kostaldekoetan (Orio, Zumaia, Zarautz). Horretaz gain, XV. mendearen amaieratik XVI.aren erdialdera arte lanbidea belaunaldiz belaunaldi igarotzen zela dokumentatu dute Azpiazu eta Elorzak.

Museoak beste bonbarda batzuk ere badauzka, besteak beste Albaola Itsas Kultur Faktoriari (Pasaia) eta Armagintzaren Museoari (Eibar) lagatakoak.

.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: