Berritze proiektua dela eta museo itxita dagoenez, jarduera didaktikoak egoera berrira moldatzen dira eta kalera atera. Horrela, aurreko ikasturteetan hain arrakastatsua izan den Kalejira programa mantentzen da eta gainera, hiriko Zabalgunean zehar ibilbidea egiten duen bigarren parte batekin osatu, bai eta belaunaldien arteko harremana sustatzen duen bertsio berezi batekin ere. Gainera, Urgulleko Motako Gazteluan dagoen Historiaren Etxean ikus daitekeen "Donostiari begira" erakusketako eskaintza didaktikoa ikasturtean zehar luzatuko da, eta “Hilarriak biribilketan” eta “Hiri historikoetan bizi” maleta didaktikoen eskaintza mantentzen da.
Museoak askotariko laguntza-tresnak, irakasle eta ikasleentzako materiala, maleta didaktikoak eta jarduera osagarrien proposamenak eskaintzen ditu, beti ere irakaskuntza mailara egokituz.
Maleta didaktikoen mailegua dohainik.
Laguntzailea:
